Georgia

Wikipedia(e)tik

Artikulu hau herrialdeari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Georgia (argipena)

Georgia
საქართველო
(Sak'art'velo)

Georgiako bandera Georgiako armarria
Bandera Armarria
Goiburu nazionala: ძალა ერთობაშია
(Indarra Batasunean dago)
Ereserkia: Tavisupleba
(Askatasuna)
Georgiaren kokapena
Hiriburua
Koordenatuak
Tbilisi
41°43′N 44°48′E / 41.717, 44.8 (Georgia)Erioll world.svg Koordenatuak: 41°43′N 44°48′E / 41.717, 44.8 (Georgia)
Hiri handiena Tbilisi
Hizkuntza ofiziala(k) Georgiera
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika
Mikhail Saakashvili
Nika Gilauri
Independentzia
SESBetik

1991 apirilaren 9
Eremua
- Guztira
- ur%

69.700 km² (118.)
arbuiagarria
Biztanleria
- Zenbatespena (2004)
- Errolda (1990)
- Dentsitatea

4.677.401 (114.)
5.500.000
67 biztanle/km² (101.)
Dirua Lari (GEL)
Ordu eremua
- Udan (DST)
MSK (UTC +3)
(UTC +4)
Interneteko domeinua .ge
Telefono aurrizkia +995
Herritarra georgiar

Georgia Europaren ekialdeko estatua da, Kaukasoko eskualdean Itsaso Beltzaren ertzean kokatua. Mugakide Errusia iparraldean, Azerbaijan ekialdean, Armenia eta Turkia hegoaldean.

Hiriburua Tbilisi da.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Georgia satelite irudian

Georgia Itsaso Beltzaren ekialdeko kostan kokatua dago, Kaukaso mendietan. Hauek Europa eta Asiaren arteko muga naturala izanik, herrialdea bi kontinenteetan dagoela esan daiteke. Kaukaso Handiak, iparraldean, Errusiatik banatzen du eta bertan kokatzen da Shkhara mendia (5204 m), Georgiako tontor garaiena eta Europako bigarrena. Kaukaso Txikiak (3301 m) Turkia eta Armeniatik banatzen ditu. Mendilerro hauek berezkotasun kultural eta linguistikoen jatorrian daude, eskualdeak bakanduak egon baitira historian zehar. Mendien artean bi ibar daude, Mtkvari (Kura) ibaiarena, Kaspiar Itsasoan isurtzen dena, eta Rioni ibaiarena, Itsaso Beltzera doana. Hauek ordoki zabalak osatzen dituzte estatuaren erdialdean.

[aldatu] Historia

Searchtool.svg
Sakontzeko, irakurri Georgiako historia.

Egungo Georgiako lurraldean Harri Arotik etengabe finkatu da gizakia. Proto-Georgiar tribuak K. a. XII. mendean agertu ziren lehen aldiz idatzitako historian. K. a. VII. menderako, hiriak eta metalurgia garatua zeukaten. K. a. IV. mendean, Georgiako erresuma batua sortu zen.

Kristautasuna goiz iritsi zen Georgiara, eta estatuko erlijiotzat 337an jo zen. Honek, literaturari eta arteei bultzada handia eman zien, eta herrialdearen batasunean ere lagundu zuen. Gainerako mundu kristauarekiko loturak, mundu musulmanarekiko hartu-emanak eta nazioko literaturaren garapenak zein estatuko kontsolidazioak XII. eta XIII. mendeetako Urrezko Aroa ekarri zuten. Pizkunde hau arte eta kultura sekularrean gorpuztu zen, baita filosofia zein politika arloetako aurrerapenak (erlijio eta etnia tolerantzia esaterako).

Garai horri mongoldarren ibasioak ekarri zion amaiera XIII. mendean. Hurrengo sei mendeetan, Georgia pertsiarrek eta turkiarrek konkistatu zuten, eta, ondorioz, estatua hainbat erresuma txikitan banandu zen. 1801ean, Errusiak Georgiako ekialdeko lurraldea bereganatu zuen eta XIX. mendean zehar gainontzekoa.

Iraultza Arrosa, Tbilisi

Zenbait hamarkada geroago, elite nazionalista eta modernista bat sortu zen, zeinek antzinako estatu loriatsua berriro eraikitzea proposatzen zuen. 1918an, ametsa gauzatu zen Georgiako Errepublikako jaiotzarekin (1918-1921). Nolanahi ere, sobietar Errusiak okupatu zuen berriro, 1922an SESBeko errepublika bat izateko. Azkenean, independentzia Sobiet Batasuna desegitean eskuratu zuen Georgiak 1991n. Gerra Zibilaren eta krisi ekonomiko latzen ostean, 2003an odolik isuri ez zuen Arrosako Iraultzak Mendebaldearen aldeko gobernua ezarri zuen. NATOn sartzea eta bereizitako lurraldeak berriro menderatzea dira haren helburu nagusiak.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Searchtool.svg
Sakontzeko, irakurri Georgiaren banaketa administratiboa.

Georgia 9 eskualdetan (georgieraz მხარე, Mkhare), estatus bereziko hiri batean (Tbilisi) eta bi autonomia errepublikatan (Abkhazia eta Adjaria) banatua dago.

Georgiako eskualdeak
  1. Abkhazia, autonomia errepublika (independentea de facto, baina estatu bakar batek ere ez onartua)
  2. Samagrelo-Zemo Svateni
  3. Guria
  4. Adjaria, autonomia errepublika
  5. Ratxa-Letxkhumi eta Kvemo Svaneti
  6. Imereti
  7. Samtskhe-Javakheti
  8. Xida Kartli (barnean Hego Osetia duena)
  9. Mtskheta-Mtianeti
  10. Kvemo Kartli
  11. Kakheti
  12. Tbilisi

[aldatu] Barne gatazkak

Abkhazia (ilunduta) Georgian

[aldatu] Abkhazia

Abkhaziako eskualdea independentea da de facto 1992tik. Eskualdeko lurraldearen% 83a Abkhaziako gobernu sezesionistak kontrolpean du, Errusiako armadaren laguntzaz. 1992-1993ko Gerraren ondorioz, Abkhaziako georgiar gehienek lurraldetik ihes egin zuten, eta egun Georgiako beste eskualde batzuetan (hiriburuan bereziki) bizi dira erbesteratu moduan. Hala ere, Abkhaziako lurraldearen%17a Georgiako gobernuak kontrolatzen du, non Abkhaziako Errepublika Autonomo georgiarrak diharduen.

[aldatu] Hego Osetia

Hego Osetia ere independentea da de facto, Errusiako armadaren laguntzaz.

[aldatu] Kanpo loturak

Beste hizkuntzak
 Web-Blaster V2.21 Webblaster-Feld schließen
Die angezeigte Seite wurde durch den Web-Blaster geleitet und dadurch mit der Datenbank des Assoziations-Blasters verknüpft.

Der Web-Blaster ist ein alternativer Browser, der beliebige Webseiten mit Links anreichert. Der gesamte Vorgang geschieht in Echtzeit mit den Original-Daten, es werden keine fremden Daten auf dem Blaster-Server zwischengespeichert.

Um diesen Modus zu verlassen und normal weiter zu browsen, muss der Web-Blaster abgeschaltet werden.

Webblaster abschalten